CPM SAXOFOI, ZEHARKAKO TXIRULA, TXISTU & KAMERA GELAK

 Irailak 7 

19:30

NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA
Doako sarrera aretoren edukiera bete arte.

KONTZERTU NAK DIDAKTIKOA

“SOINU-ZIKLOAK”

Nafarroako musika Kontserbatorio Profesionaleko saxofoi, zeharkako txirula, txistu eta kamera departamentuek koordinatutako ekintza.
Nafarroako Ciudad de la Músicaren laguntzarekin.

Aurtengo edizioan, NAK jaialdiak bere ildo didaktikoa zabaldu du, “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorio Profesionalarekin egindako elkarlanarekin. Saxofoi, zeharkako txirula, txistu eta Kamera departamentuek diziplinarteko kontzertu bat antolatu dute, ikasleek gaur egungo adierazpen garaikideekin duten harremana sendotzeko.

Proiektu honen helburua, ikasleak XX. eta XXI. mendeko musikaren estilo eta tekniketara ohitzea da, talde lan praktikoa sustatuz. Ikasturtean zehar, musika tresna bakoitzaren soinu baliabide eta efektu espezifikoak aurkeztu dira. Horrela, musika garaikidearekiko sentsibilitate artistikoa sustatzea da, baliabide tekniko berriak erakutsiz.

Interpretatutako obrek lehen hurbilketa bat aurkezten dute abangoardia estiloaren sonoritateetara, gaur egungo musika korronteen grafia propioekin. Kontzertuaren programa eraikitzeko, musika-tresnen ikerketa espezifikoa egin duten konpositoreak aukeratu dira. Hauen artean, François Rossé eta Wil Offermans daude.

PROGRAMA:

Shanai (1990) – François Rossé
Icicle (2015) – Robert Aitken
Uztail (2017) – Urtzi Iraizoz
Couleur Neige (2011) – Sophie Dufeutrelle
Itsuki-no-komori-uta (2000) – Wil Offermans
Five (1988) – John Cage

Zuzendaria: Isabel Moreno (zeharkako txirulen ensenblea), Sergio Eslava (saxofoien ensenblea).

Musikariak: María Iturbide, Aitana Avelino (solistas zeharkako txirula); Lola García, Nerea García, Carolina Martínez, Laia Paladella, Nahiara Urkiaga, Ivana Kirilova, Miren Donamaría, Marta Hernández, Ariadna Aoiz (zeharkako txirulak); Naroa Carrasco (txirula altua), Oscar Tuñón (txirula baxua), Sergio Pozo (txirula kontrabaxua); Markel Iriarte, Izar Imbuluzqueta (txistuak); Irene Rezusta (silbotea); Irune Santos, Josu Corral, Ion García, Nahia García, Claudia Vidaurre, Maddi Pachón, Mikel Arilla, Sofía Barvarins, (saxofoiak); Miguel Basarte (perkusioa).

Irakaslegoa: Alejandro Arbea, Helena Otero, Aitor Urquiza, Isabel Moreno, Sergio Eslava.

 

JARDUERA:

Ordutegia: 19:30ean
Lekua: NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA
Sarrera: Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

“PABLO SARASATE” KONTSERBATORIO PROFESIONALA

Ehun urte baino geihagoko historia duen ikastetxea, Musikako Irakaskuntza Profesionala ikasteko aukera ematen du. Estatu mailan erreferentziazko zentroa da eta instalazio modernoak ditu. 

Gaur egun Kontserbatorioan ikasketa profesionalean dauden ikasle gazteek modu aktiboan parte hartzen dute Nafarroan programatutako ekintza kultural zein artistiko desberdinetan