CSMN SAXOFOI & PERKUSIO GELAK
Irailak 06

19:30

NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA

Doako sarrera aretoren edukiera bete arte.
KONTZERTU NAK DIDAKTIKOA
“MUSIKA DESEROSOA “
Nafarroako Goi mailako Kontserbatorioko saxofoi eta perkusio departamentuek koordinatutako ekintza.
Nafarroako Ciudad de la Músicaren laguntzarekin.
Goi mailako Kontserbatorioko eta Kontserbatorio profesionaleko ikasle zein irakasleen lanari esker burutzen eta sendotzen ari dira ekintza didaktiko musikal hauek. Nafarroako kontserbatorioekin elkarlanean egindako jarduerak jaialdiaren erronka handienetakoak dira. Hauen helburua: ikaslearen arte garapena eta musika ondare berria sustatzea. NAK Jaialdiaren ildo didaktikoa modu esponentzialean hazten doa urte batetik bestera, ikasle gazteen talentua erakusteko aukera emanez eta beharrezkoa den belaunaldi berri baten itxaropena elikatuz.
Kontzertu honetan, Goi Mailako Kontserbatorioko saxofoi eta perkusio departamentuen ikasle batzuek instrumentuen adierazpen-ahalmenak (teknika hedatua) aztertzen dituzten obrak aurkeztuko dizkigute. Programan Fuminori Tanada, Vincent David eta Louis Aguirre konpositoreen obrak entzuteko aukera izango dugu.
PROGRAMA:
Mysterious Morning (1990) – Fuminori Tanada
Yalodde II (2009) – Louis Aguirre
La Soledad Sonora. Oru a Obba (2017) – Louis Aguirre
Yalodde I (2008) – Louis Aguirre
Pulse (2015) – Vincent David
Musikariak: Antón Gómez, Joel Delgado, Adrian Latorre (saxofoiak); Luis Ramos, Javier Pelegrín, Andreu Rico (perkusioak).
Irakaslegoa: Ángel Soria, Javier Pelegrín, Nahikari Olóriz, Andreu Rico.
JARDUERA:
Ordutegia: 19:30ean
Lekua: NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA
Sarrera: Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
NAFARROAKO GOI MAILAKO MUSIKA KONTSERBATORIOA

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpe dagoen ikastetxe publikoa da. Bertan musika ikasketa desberdinak ematen dira Europako Goi mailako Hezkuntzako Esparruaren legediak araututakoaren arabera. Hauen helburu nagusia profesional kualifikatuak prestatzea da, interpretazio, musikologia, konposizio eta pedagogiaren arloetan. Maila handiko formakuntza tekniko, artistiko, teoriko eta humanistikoa ematen da.
Kontserbatorioa, Nafarroako komunitateak, eta bereziki Iruñeako hiriak antolatutako ekintza musikalekin lotura sendoa duen zentroa da. Garrantzia berezia ematen dio beste erakunde batzuekin egindako lankidetzei eta ikastetxetik antolatzen diren jarduera eta kontzertuei.