XABIER ERKIZIA

 Irailak 5

19:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIO
Doako sarrera aldez aurretik izena emanez.

NAK EXPLORER

IKUSENTZUNEZKO INSTALAZIOA

“DENBORA BIKOITZA “

Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntzarekin antolatutako ekintza.

 

NAK Jaialdiaren bederatzigarren edizioak irekiera ekitaldia egingo du Nafarroako Kutxa Fundazioak sustatzen duen pentsamendu eta kultura esparruaren barruan. Bertan, edizio honen pentsamendu ildoak azalduko dira eta Xabier Erkiziak sortutako ikus entzunezko instalazioa aurkeztuko da, jaialdia irauten duen egunetan zehar aktibo egongo dena.

NAK KRONOS edizioa artikulatzeko erabili diren irakurketak hausnartzeko eta partekatzeko esparrua ere izango da. Pentsalari desberdinak biltzen dituen bibliografia bat sortuko da, Civican liburutegiaren katalogoaren barruan sartuko dena. Idazle hauen artean, Bergson, Deleuze, Hersch, Zambrano eta Borges daude.

Erkiziaren instalazioak WWV irrati estazioaren emisioak entzutea du helburu. Seinale honek orduak, minutuak eta segunduak iragartzen ditu Denbora Unibertsal Koordinatuan. Munduko erlojuak eta denbora arautzeko erabiltzen den denbora neurketa fidagarriena da.

Jarduera hau garatzeko Erkiziak bi erreprodukzio mota erabiliko ditu: ikus-entzunezko eta soinu erreprodukzioak. Bigarren hauek sortzeko, prozesatu ondorengo irrati-emisioen grabazioak erreproduzituko ditu. Soinu-seinale hauekin batera argi-seinaleak sinkronizatuko dira, segundu eta minutuak modu minimalista batean markatuko direnak, argi erloju baten antzera.

Proiektu honen parte gisa, Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioak denbora kontzeptuaren pentsamendua eta filosofiarekin erlazionatutako obra desberdinen bilduma bat sortu eta eskuratu du. Denbora da hain zuzen ere edizio honen ardatz tematikoa. Gainera, artista gonbidatuen pieza desberdinekin playlist musikala sortu da. Obra hauek zuzenean entzun daitezke jaialdiko kontzertuetan. Jendeak soinu-instalazioarekin batera eskuratu ahal izango du bilduma hau.

 JARDUERA:

Ordutegia: 19:00etan
Lekua: CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA
Sarrera: Doako sarrera aldez aurretik izena emanez.

Informazioa/izen ematea: Nafarroako Civican kutxa fundazioan egindako ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Sarrerak posta elektronikoaren bidez erreserba ditzakezu (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo telefono honetara deituz (948222444) uztailaren 27tik jarduera bakoitzaren hasiera arte.

XABIER ERKIZIA

Azken 30 urteotan, Xabier Erkizia soinu artistaren, ikertzaile independientearen, produktore eta komisarioaren lanek hainbat fenomenología biltzen ditu, dimentsio politiko, ideologiko eta kontzeptualen inguruan, sorkuntza ekintza gisa.  Bere karrera profesionalean, lan ugari egin du musika munduan. Nabarmentzekoak dira zinemarako egindako soinu banden konposizioak, soinu-diseinuak eta irrati eremuko ekintzak. Artista lanaren ezaugarririk garrantzitsuenetakoa gure soinu-ingurune hurbilarekin duen sentikortasun berezia izango litzateke.  

Erkiziak badaki errealitate sonoro horiekin lan egitean funtzezkoa dela zeharkakotasun bat onartzea, historikoki  pentsamendu zientifiko eta akademikoek jakintzak ordenatu eta sailkatu dituzten moduarekin talka egiten duena. Bere lanen forma etengabe aldatzen doa, soinuarekin gertatzen den bezala, egoera bakoitzera egokitzeko. Ibilbide luze horretan, sorkuntzari, antropologiari, etnografiari eta, bereziki, geografiari buruzko erreferentziek corpus heterodoxo eta konplexua osatzen dute, erreferentzia historiko ezezagunez eta soinu bitxiez betea. 

Bere soinu lanak talde eta bakarkako erakusketen elementu garrantzitsuenetako bat izan dira. Mundu osoko jaialdi, kultur zentro eta museoetan egindako argitalpenetan ere parte hartu dute.